Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2022ko abe. 16a, 08:00
Ander Pastrian, joan den asteko Basconiaren aurkako partidan.

Asteburuan, zazpi futbol partida ikusteko aukera izango da Azkoitian, guztiak harrobiko taldeenak. Izan ere, gizonen zein emakumeen lehen taldeak etxetik kanpo arituko dira oraingoan. Larunbat arratsaldean jokatuko dute gizonek Vitoriaren aurka, Eibarren (Gipuzkoa). Emakumeek, ostera, Beasainen (Gipuzkoa) jokatuko dute Goierri Gorriren aurka igande arratsaldean.

Gabonetako oporren aurreko azken jardunaldia jokatuko dute asteburuan Anaitasunaren taldeek. Gizonen zein emakumeen talde nagusiak etxetik kanpo arituko dira asteburu honetan. Gizonek, Vitoria taldearen aurka jokatuko dute Eibarko (Gipuzkoa) Unbe Inferior zelaian bihar, larunbata, 15:45ean. Emakumeek, berriz, Beasaingo (Gipuzkoa) Igartza zelaian jokatuko dute Goierri Gorri taldearen aurka etzi, igandea, 16:00etan.

Dena den, harrobiko talde ugarik jokatuko dute herrian, San Juan futbol zelaian. Guztira, zazpi futbol partida eta lagunarteko ikusteko aukera izango da larunbatean eta igandean Azkoitian. Hona hemen zerrenda:

Larunbata, San Juan zelaian

  • 09:15ean, Infantil neskak 'A' - Zarautz 'B'
  • 09:15ean, Infantil neskak 'B' - Zarautz 'A'
  • 10:45ean, Ohorezko Infantil mutilak - Eibar
  • 15:30ean, Jubenil Preferente mutilak - Tolosa
  • 17:45ean, Ohorezko Kadete mutilak - Lagun Onak

Igandea, San Juan zelaian

  • 12:30ean, Alebin Partehartzea 'A' mutilak - Lagun Onak 'C'

Hona hemen Anaitasunaren asteburuko partida guztien ordutegiak:

Aurreko asteburuko emaitzak

Joan den astean, bost partida irabazi zituen Anaitasunak, lau berdindu; ez zuen talde bakar batek ere galdu azken asteburuan. Hona hemen joan den asteko partiden emaitzak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide