Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2022ko aza. 25a, 16:45
Deustoren aurka gizonek jokatutako partidako irudia.

Asteburuan, zortzi futbol partida ikusteko aukera izango da Azkoitian, horien artean gizonen lehen taldearena, Txerloian. Etxean jokatuko diren gainerako zazpi partidak San Juan zelaian izango dira, larunbata eta igandea bitartean.

Sanandresak izanagatik, Anaitasunak futbol partida ugari ditu aurretik, eta festan murgildu baino lehen zelaian lan egin beharko dute neska-mutilek. Guztira, zortzi futbol partida jokatuko dira Azkoitian. Gizonen lehen taldeak Urduliz taldearen aurka jokatuko du larunbatean, 16:00etan, Txerloia futbol zelaian. Emakumeen lehen taldeak, berriz, Zarautzen aurka jokatuko dute bihar, Asti Txiki zelaian, 15:30ean.

Gizonen lehen taldeaz gain, honako zazpi partida hauek jokatuko ditu Anaitasunak San Juan futbol zelaian larunbatean eta igandean:

Larunbata, San Juan zelaian

  • 09:30ean, Infantil neskak 'A' - Mutriku 'A'
  • 09:30ean, Infantil neskak 'B' - Mutriku 'B'
  • 11:00etan, Ohorezko Kadete mutilak - Orioko
  • 13:00etan, Ohorezko Kadete neskak - Aloña Mendi
  • 15:30ean, Ohorezko Infantil mutilak - Aretxabaleta
  • 17:30ean, Jubenil Preferente mutilak - Soraluze

Igandea, San Juan zelaian

  • 16:30ean, Infantil Txiki mutilak - Urnieta

Hona hemen Anaitasunaren asteburuko partida guztien ordutegiak:

Aurreko asteburuko emaitzak

Joan den astean, bost partida irabazi zituen Anaitasunak, bi berdindu eta sei galdu. Hona hemen joan den asteko partiden emaitzak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide