Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2022ko urr. 28a, 08:00
June Diaz, Txerloian jokatutako partida batean.

Asteburuan, zazpi futbol partida ikusteko aukera izango da Azkoitian, horien artean emakumeen lehen taldearena. Etxean jokatuko diren gainerako sei partidak San Juan zelaian izango dira, larunbatean eta igandean banatuta.

Alebin mailako taldeak kenduta, Anaitasunaren gainerako futbol taldeek txapelketako partidak jokatuko dituzte asteburuan. Emakumeen lehen taldeak Oiartzun taldearen aurka Txerloia futbol zelaian jokatuko du larunbatean, 16:30ean. Gizonen lehen taldeak, berriz, Errenteriako (Gipuzkoa) Touring taldearekin neurtuko ditu indarrak egun eta ordu berean.

Emakumeen lehen taldeaz gain, honako partida hauek jokatuko ditu Anaitasunak San Juan futbol zelaian larunbatean:

Larunbata

  • 10:00etan, Ohorezko Kadete mutilak - Elgoibar
  • 12:15ean, Ohorezko Infantil mutilak - Aloña Mendi
  • 15:30ean, Ohorezko Kadete neskak - Lagun Onak
  • 17:30ean, Jubenil Preferente mutilak - Billabona

Igandea

  • 11:00etan, Infantil neskak A - Lagun Onak B
  • 11:00etan, Infantil neskak B - Lagun Onak A

Hona hemen Anaitasunaren asteburuko partida guztien ordutegiak:

Aurreko asteburuko emaitzak

Joan den astean, sei partida irabazi zituen Anaitasunak, bi berdindu eta bost galdu. Hona hemen joan den asteko partiden emaitzak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide