Anaitasuna futbol taldearen asteburuko partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2022ko urr. 20a, 08:00

Asteburuan, bost futbol partida ikusteko aukera izango da Azkoitian, horien artean gizonen lehen taldearena. Etxean jokatuko diren gainerako lau partidak San Juan zelaian izango dira, larunbatean.

Alebin mailako taldeak kenduta, Anaitasunaren gainerako futbol taldeek txapelketako partidak jokatuko dituzte asteburuan. Gizonen lehen taldeak Aurrera Vitoria taldearen aurka Txerloia futbol zelaian jokatuko du larunbatean, 17:00etan. Emakumeen lehen taldeak, berriz, Barakaldoko (Bizkaia) Pauldarrak taldearekin neurtuko ditu indarrak larunbatean, 18:00etan, Serralta zelaian. 

Gizonen lehen taldeaz gain, honako partida hauek jokatuko ditu Anaitasunak San Juan futbol zelaian larunbatean:

  • 10:00etan, Infantil Txiki - Zumaiako
  • 12:00etan, 1go Kadete mutilak - Urki 'B'
  • 15:30ean, Erregional Preferente mutilak - UDA 'B'
  • 18:00etan, Ohorezko Jubenil mutilak - Beasain 'B'

Hona hemen Anaitasunaren asteburuko partida guztien ordutegiak:

Joan den asteko emaitzak

Anaitasunak joan den astean hiru partida irabazi zituen, bi berdindu eta bost galdu. Hona hemen joan den asteko partiden emaitzak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide