Anaitasuna futbol taldearen asteburuko partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2022ko urr. 7a, 08:00

Anaitasuna futbol klubeko talde guztiak ez dira oraindik martxan hasi, baina bai gehienak. Asteburu honetan urriko bigarren asteburuko partidak jokatuko dituzte. Asteburuan, zazpi futbol partida ikusteko aukera izango da Azkoitian, horien artean gizonen eta emakumeen lehen taldeak.

Anaitasuna futbol taldeak txapelketako hamar partida jokatuko ditu asteburu honetan ere, horietatik zazpi Azkoitian. Emakumeen lehen taldeak San Ignacio taldearen aurka San Juan futbol zelaian jokatuko du larunbatean, 15:30ean. Gizonen lehen taldeak, berriz, Arrigorriagako (Bizkaia) Padura taldearekin neurtuko ditu indarrak larunbatean, 17:00etan, Txerloian. 

Lehen bi taldeez gain, honako partida hauek jokatuko ditu Anaitasunak San Juan futbol zelaian asteburuan:

Larunbata

  • 10:00etan, Ohorezko Kadete mutilak - Aizkorri
  • 12:15ean, 1go Kadete mutilak - UDA 'C'
  • 18:00etan, Erregional Preferente mailako mutilak - Ilintxa

Igandea

  • 12:30ean, Infantil Txiki mailako mutilak - Amaikak Bat
  • 17:30ean, Ohorezko Jubenil mutilak - Aloña Mendi

Hona hemen Anaitasunaren asteburuko partida guztien ordutegiak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide