Anaitasuna futbol taldearen asteburuko partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2022ko ira. 30a, 08:00

Anaitasuna futbol klubeko talde guztiak ez dira oraindik martxan, baina bai gehienak. Asteburu honetan iraileko azken partidak jokatuko dituzte. Larunbatean, lau futbol partida ikusteko aukera izango da Azkoitian, gizonen lehen taldearena Txerloian eta harrobiko beste hiru talderena San Juan zelaian.

Anaitasuna futbol taldeak txapelketako bederatzi partida jokatuko ditu asteburu honetan ere, horietatik lau Azkoitian. Gizonen lehen taldeak Ondarroako (Bizkaia) Aurrera taldearekin neurtuko ditu indarrak larunbatean, 17:00etan, Txerloian. Emakumeen lehen taldeak, berriz, Eibar C taldearen aurka Eibarko (Gipuzkoa) Unbe futbol zelaian jokatuko du igandean, 16:00etan.

Honako partida hauek jokatuko ditu Anaitasunak San Juan futbol zelaian:

  • 10:00etan, 1go kadete mutilak - Arrasate
  • 12:15ean, Ohorezko kadete neskak - Eibar
  • 15:30ean, Jubenil preferente mailako mutilak - Aloña Mendi

Hona hemen Anaitasunaren asteburuko partida guztien ordutegiak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide