Jon Iglesias, Anaitasunaren gizonen hirugarren fitxaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Josu Juaristi Anaitasunako kirol zuzendaria eta Jon Iglesias.

Hirugarren Mailan jokatu du azken zortzi denboraldietan Beasain taldearekin. Azkoitikoa izango da etxetik kanpoko lehen esperientzia.

C.D. Anaitasunak Jon Iglesias Txistu erdilaria fitxatu du Hirugarren Mailako taldearen ateperako. 31 urteko beasaindarra Beasain taldetik dator; izan ere, Beasaingo taldean hemeretzi urte egin ditu hark, horietako zortzi lehen taldean. Anaitasunan izango du lehen esperientzia Beasain taldetik kanpo.

Ongi etorri, Jon!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide