Bost jokalarik utziko dute Anaitasuna futbol taldearen Hirugarren Mailako taldea

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2022ko uzt. 19a, 16:14
Taldea utziko duten bost jokalariak.

Mikel Azkoitik, Asier Ugartek, Jon Letamendiak, Ander Rementeriak eta Mikel Agirrek ez dute jarraituko Anaitasunan.

Anaitasuna futbol taldeak Hirugarren Mailako taldeko bost jokalariren bajak jakinarazi nahi ditu. Ander Rementeria atezainak, Mikel Azkoiti atzelariak eta Asier Ugarte, Jon Letamendia eta Mikel Agirre erasoko jokalariek ez dute Anaitasunan jokatuko datorren denboralditik aurrera.

Jon Letamendiak 11 denboraldi egin ditu Anaitasunan. Bi etapatan banatuta, bestalde, Mikel Azkoitik bederatzi urte egin ditu Anaitasunan, sei Ander Rementeriak eta bost Asier Ugartek. Mikel Agirrek, berriz, azken denboraldia osatu du Azkoitiko futbol taldean.

Talde azkoitiarraren koloreak defendatu dituzten bitartean, bost futbol jokalariek erakutsi duten "profesionaltasuna" eta "konpromisoa" eskertu nahi ditu Anaitasuna futbol taldeak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide