Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2022ko urt. 20a, 14:07

Anaitasuna futbol taldeak datorren asteburuan jokatuko dituen futbol partiden ordutegiak dira honako hauek:

Anaitasuna futbol taldeak partidez betetako beste asteburu bat du aurretik. Larunbatean zein igandean, futbol partida ugari ikusteko aukera izango da herrian. Hirugarren Mailako mutilek igandean, 16:30ean, Cultural Durango hartuko dute Txerloian. Emakumezkoen Euskal Ligako neskek, berriz, Gasteizen jokatuko dute San Martin Hauskaitz taldearen aurka, igandean.

Mutilen lehen taldearen partidaz gain, beste hiru futbol partida jokatuko dira larunbatean, San Juan zelaian. 12:00etan, 1go Kadete mailako mutilek Urola Urretxu 'B' jasoko dute. Arratsaldean, 15:30ean, Erregional Mailako mutilek Sanpedrotarra taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak. 18:00etan, berriz, Ohorezko Jubenil mutilek Mondragon taldea izango dute aurrean.

Etxetik kanpo arituko dira, bestalde, 1go Jubenil mutilak, eta Ohorezko Kadete mutilak zein neskak. Sanpedrotarra izango dute jubenilek aurrean igandean, 16:00etan; Zumaiara egingo dute bidaia kadete mutilek larunbatean, 11:00etan; eta kadete neskak Mariñorekin arituko dira larunbatean, 12:30ean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide