Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2021ko aza. 26a, 10:11

C.D. Anaitasuna futbol taldeak partidaz betetako beste asteburu bat du aurretik. Bi talde nagusiek etxetik kanpo jokatuko dituzte beraien neurketak.

Anaitasuna futbol taldeak azaroko azken asteburuko futbol partidak ditu aurretik. Mutilen eta nesken lehen taldeak etxetik kanpo arituko dira. Larunbatean, 18:00etan, mutilek Deusto taldearekin neurtuko dituzte indarrak Deustuko (Bizkaia) Etxezuri zelaian. Neskek, berriz, Gasteizko Sansomendi zelaian jokatuko dute larunbatean, 16:00etan, Lakua taldearen aurka.

Etxeko partidak

Larunbatean, lau futbol partida ikusteko aukera izango da San Juanen. 09:30ean, Infantil neskek jokatuko dute partida, Leintz Arizmendi Ibarra taldearen aurka. 10:45ean, berriz, 1go Infantil mutilen 'A' taldeak Urola hartuko du. Ohorezko Kadete neskek berriz ere etxean jokatuko dute. Oraingoan, Zarautz izango dute arerio San Juanen, 12:30ean. Arratsaldean, berriz, 1go Erregional mailako taldearen txanda izango da. 16:30ean, Bergara izango dute aurrean.

Igandean, aldiz, bi partida ikusi ahalko dira San Juanen. 11:00etan, Alebin Partehartzea 'B' taldeak Eibartarrak taldearekin neurtuko ditu indarrak. 12:30ean, berriz, Alebin Partehartzea 'A' taldeak Lagun Onak izango du aurkari.

Etxetik kanpo

Gainerako talde guztiek etxetik kanpo jokatuko dituzte beraien partidak. Ohorezko Jubenil mutilek, igandean 17:45ean jokatuko dute Burumendiren aurka, Mutrikuko (Gipuzkoa) San Miguel zelaian. 1go Jubenil mutilen taldeak, aldiz, larunbatean 18:00etan jokatuko du Zumarragako (Gipuzkoa) Argixao zelaian, Urolaren aurka.

Ohorezko Kadete mutilek Lagun Onak aurkako derbia jokatuko dute Azpeitiko Garmendipen; larunbatean, 10:00etan hasiko da norgehiagoka. 1go Kadete mutilek, bestalde, Zestoa izango dute aurkari larunbatean Iraeta zelaian, 10:00etan.

Infantil mailan, Infantil Txikiek Lazkao izango dute aurkari larunbatean, 10:00etan, Lazkaoko (Gipuzkoa) Arizti Handi zelaian. 1go Infantil mailako 'B' taldeak, aldiz, Zarauzko Asti Txiki zelaian jokatuko du larunbatean, 09:30ean, Zarautz 'C' taldearen aurka.

Alebin mailan, azkenik, Alebin Hobekuntzako taldeak Mutriku izango du aurrean igandean, 10:30ean, Mutrikuko (Gipuzkoa) San Miguel zelaian. Alebin Partehartzea 'C' taldeak, azkenik, Zumarragako (Gipuzkoa) Argixao zelaian jokatuko du igandean, 11:15ean, Urola 'A' taldearen aurka.

Hona hemen partida guztien zerrenda:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide