Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2021ko urr. 27a, 16:05

C.D. Anaitasuna futbol klubaren lehen bi taldeek etxetik kanpo jokatuko dituzte beraien neurketak. Guztira, bost futbol partida jokatuko dira San Juan zelaian, larunbata eta igandea artean.

Anaitasuna futbol taldeak urriko azken asteburuko neurketak ditu aurretik. Alebin mailako Hobekuntza mailako taldea asteburu honetan hasiko da partidak jokatzen. Mutilen eta nesken lehen taldeak etxetik kanpo arituko dira, oraingoan. Larunbatean, mutilek Pasaia taldearen aurka jokatuko dute Jesus Mari Zamora zelaian, 16:30ean. Egun berean, neskek Leioako Emakumeak taldearekin neurtuko dituzte indarrak Sarriena zelaian, 15:30etik aurrera.

Ohorezko jubenil mutilek Ilintxa hartuko dute larunbatean San Juanen, 12:00etan. Jubenilen 1go mailako taldeak, aldiz, Urki taldea hartuko du larunbatean San Juanen, 17:45ean. Ohorezko kadete nesken taldeak Intxaurdiren aurka neurtuko ditu indarrak larunbatean, 15:30ean. 1go Infantil 'B' taldeak larunbatean 10:00etan jokatuko du bere partida Lagun Onak 'B' taldearen aurka, San Juanen. 1go Infantil neskek, ostera, Aloña Mendiren aurka jokatuko dute igandean San Juanen, 12:30ean.

Etxetik kanpo arituko dira, bestalde, 1go Erregional mailako taldeak, Ohorezko kadete mutilek, 1go Kadete mutilek, 1go Infantil mutilen 'A' taldeak, Infantil txikiek eta Alebinen Hobekuntza mailako taldeak. Hona hemen asteburuko partida guztien ordutegiak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide