Anaitasunaren asteburuko partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2021ko urr. 21a, 08:32

C.D. Anaitasuna futbol taldeak partidaz betetako beste asteburu bat du aurretik. Bi talde nagusiek etxean jokatuko dituzte beraien neurketak; Txerloian arituko da mutilen lehen taldea, eta San Juanen neskena. Halere, harrobiko talde gehienak ere etxean arituko dira.

Anaitasuna futbol taldeak beste asteburu bat du aurretik. Alebin mailako taldeak kenduta, dagoeneko gainerako talde guztiek hasita dute denboraldia. Mutilen eta nesken lehen taldeak etxean arituko dira, gainera. Larunbatean, mutilek Uritarra taldea jasoko dute Txerloian, 17:00etan. Egun berean, neskek Basauriko Kimuak taldearekin neurtuko dituzte indarrak San Juanen, 15:30etik aurrera.

1go Erregional mailako taldea ere etxean arituko da, eta horiek larunbatean 18:00etan jokatuko dute beren partida Aloña Mendi taldearen aurka. Ohorezko kadete mutilek, ostera, igandean jokatuko dute Zumaiakoren aurka, 16:30ean. 1go Kadete mailako taldeak Ikasberriekin neurtuko ditu indarrak larunbatean, 12:00etan.

Infantil mailan murgilduz, Infantil txiki mailako mutilek igandean izango dute neurketa, eta horiek Amaikak Bat taldea izango dute aurrean, 11:15etik aurrera. 1go Infantil mutilen 'A' taldea San Juanen arituko da larunbatean, 10:00etan; Zestoa izango dute aurrean.

Bestalde, Ohorezko jubenil mutilek, 1go Jubenil mutilek, 1go Infantil mutilen 'B' taldeak eta Infantil neskak etxetik kanpo arituko dira. Hona hemen asteburuko partida guztien ordutegiak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide