Anaitasunaren asteburuko partiden emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2021ko urr. 4a, 17:06

Asteburu honetan jokatutako partidetan honako emaitza hauek lortu dituzte C.D. Anaitasunaren futbol taldeek.

C.D. Anaitasunaren gizonezkoen lehen taldeak 3 eta 0 irabazi zion larunbatean Urduliz taldeari. Emakumezkoen lehen taldeak, aldiz, atsedena hartu zuen.

1go Erregional mailako mutilek, aldiz, 7 eta 0 menderatu zuten San Juan futbol zelaian Aretxabaleta. Ohorezko jubenil mutilek 3 eta 2 galdu zuten Lagun Onaken aurkako derbia Azpeitian, eta 1go jubenil mutil 0 eta 6 irabazi zuten Arrasaten.

Kadete mailan murgilduta, Ohorezko kadete mutilek bina berdindu zuten Urolaren aurka Zumarragan, eta Ohorezko kadete neskek 2 eta 4 lagun zuten Eibarren aurka, San Juanen. 1go kadete mutilek, berriz, hutsean berdindu zuten Lagun Onaken aurkako derbian.

Infantil mailan, berriz, lagunartekoa jokatu zuten Infantil txikiek, eta 4 eta 3 irabazi zioten Zumaiakori.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide