Anaitasuna futbol taldeak asteburuan erdietsitako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2021ko mai. 18a, 08:10

Anaitasuna futbol taldeak joan den asteburuan erdietsi dituen emaitzak.

Joan den asteburuan Anaitasunako zazpi futbol taldek jokatu zituzten neurketak.

Hirugarren Mailako mutilek bihar, asteazkena, 19:45ean jokatuko dute Beasainen aurka. Emakumezkoen Euskal Ligako taldeak, berriz, 4 eta 1 menderatu zuen Elorrio Txerloian. 1go Erregionalek, ostera, 3 eta 1 irabazio zioten Eibartarrak taldeari.

Gazte mailan, Ohorezko Jubenil mutilek 2 eta 4 galdu zuten San Juanen Urola taldearen aurka. 1go Jubenil mutilek, berriz, 5 eta 2 irabazi zioten Eibartarrak taldeari.

Kadete mailan, Ohorezko Kadete mutilek 4 eta 2 galdu zuten Urolaren aurka Zumarragan. Ohorezko Kadete neskek, aldiz, 3 eta 1 galdu zuten Zumaiakoren aurka, Zumaian. 1go Kadete mutilek, azkenik, 0 eta 4 irabazi zuten Amaikak Bat taldearen aurka, Deban. 

Hona hemen Emakumezkoen Euskal Ligako taldeak Elorrioren aurka lortutako garaipenaren bideo laburpena:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide