Anaitasunak asteburuan jokatutako partiden emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2021ko mai. 10a, 14:14

Anaitasuna futbol taldeak joan den asteburuan jokatutako partidetan lortutako emaitzak.

Anaitasunako zortzi futbol taldeko jokatu dituzte joan berri den asteburuan partidak. 

Senior mailan, Hirugarren Mailako mutilek bana berdindu zuten Deustoren aurka. Euskal Ligako neskek, berriz, 2 eta 0 galdu zuten Leioako Emakumeak taldearen aurka. 1go Erregional mailako taldeak, aldiz, bana berdindu zuen Bergara taldearekin.

Gazte mailan, Ohorezko Jubenil mutilek 1 eta 3 irabazi zuten Ilintxaren aurka. 1go Jubenil mutilen taldeak, ostera, 6 eta 3 irabazi zuen Urola taldearen aurka.

Kadete mailan, Ohorezko Kadete mutilek 0 eta 1 galdu zuten Lagun Onak taldearen aurka. Ohorezko Kadete nesken taldeak, berriz, 3 eta 0 galdu zuen Goierri Gorri taldearekin. 1go Kadete mailako mutilek, azkenik, 6 eta 1 irabazi zioten Bergarari.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide