Anaitasunaren asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia

Anaitasuna futbol taldeak joan berri den asteburuan jokatutako futbol partiden emaitzak.

Anaitasuna futbol taldeak zazpi futbol partida jokatu ditu asteburuan. Hiru garaipen eta lau porrot utzi dituzte pasatu berri diren egunek.

Hirugarren Mailako taldeak 5 eta 0 irabazi zion Santutxuri zapatuan, Txerloian. Emakumezkoen Euskal Ligako neskek, berriz, 3 eta 0 galdu zuren Athleticen aurka Lezaman jokatutako partidan. 1go Erregional mailako taldeak, bestalde, 1 eta 3 galdu zuen etxean Lazkaoren aurka.

Ohorezko Jubenil mutilen taldeak, berriz, 0 eta 2 galdu zuen igandean Zumaiako taldearen aurka. 1go Jubenil mutilen taldeak ere galdu egin zuen, baina 4 eta 0eko emaitzarekin. Kadete mailako partidak irabazi egin zituen Anaitasunak. Ohorezko Kadete mailako mutilek 0 eta 2 irabazi zuten Zumaiakoren aurka Zumaiako Aita Mari zelaian, eta 1go Kadete mailako mutilek 1 eta 2 irabazi zuten Azpeitiko Garmendipen Lagun Onaken aurka. Ohorezko Kadete mailako neskek, ostera, atseden astea izan zuten.

Hirugarren Mailako taldeak Santutxuren aurka jokatutako partidaren laburpen bideoa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide