Anaitasunak 2019-20 denboraldiko kuotaren zati bat jasotzeko aukera eskainiko du

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2020ko ira. 28a, 12:46

2019-20 denboraldian bizi izandako egoera gorabeheratsuak aurrekaririk gabeko hainbat erabaki ekarri ditu klubarentzat.

C.D. Anaitasunako bazkideek pasa den denboraldiko kuotaren zati bat jasotzeko aukera izango dutela erabaki zuten ekainean egindako azken batzarrean. Neurri horrek bazkide arruntei zein gurasoei berdin eragingo die.

Hartutako erabakia martxan jartzeko unea iritsi da, eta horretarako, beharrezkoa izango da klubarekin harremanetan jartzea. Urriaren 1etik 8ra bitarteko epea egongo da zabalik 609 06 17 75 (Borja Maruri) zenbakira deitzeko. Astelehenetik ostegunera bitartean, 16:30etik 18:00etara egin beharko dira deiak.

2019-20 denboraldiko kuota ez jasotzea erabakitzen duten bazkideen dirua, berriz, COVID-19ak eragindako gastuak ordaintzeko erabiliko ditu klubak, baita ezintasun ekonomikoa duten familiei laguntzeko ere.

Egingo diren itzulketak honako hauek izango dira:

  • Gurasoen kuota, lehenengo seme-alaba: 20 euro.
  • Gurasoen kuota, bigarren seme-alaba: 10 euro.
  • Bazkideen kuota arrunta + guraso bazkidea: 20 euro.
  • Jubilatuen kuota: 10 euro.
  • Gazteen kuota: 10 euro.

Bazkide berri egin nahi dutenek ere deitu dezakete aipatutako ordutegi berdinean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide