Lorea Rueda, Euskal Ligako nesken bigarren fitxaketa

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2020ko ira. 16a, 08:02
Lorea Rueda eta Ibon Orbea Anaitasunako nesken koordinatzailea, Txerloian egindako aurkezpenean.

Lorea Rueda Eizmendik (Errezil, 1998) Anaitasunako Euskal Ligako nesken taldean jokatuko du datorren denboraldian.

C.D. Anaitasuna eta Lorea Rueda akordio batera iritsi dira, azken honek datorren denboraldian Anaitasunan joka dezan. Ruedak, Lagun Onaken egin ditu urte gehienak, nahiz eta Zarautzen ere bi urtean jokatutakoa den.

Emakumezkoen Euskal Ligan badu esperientzia Ruedak, 2015-16 eta 2016-17 denboraldietan Zarautzen joka zuen errezildarrak, azken honetan igoera lortuz. 21 urteko gaztea, gorrixen atzeko lerroa indartzerko asmoz dator Anaitasunara. Ongi etorri Lorea!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide