Maialen Agirre, Anaitasunak nesken talderako egin duen lehen fitxaketa

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2020ko uzt. 7a, 09:06
Ibon Orbea emakumezkoen futbol koordinatzaileak aurkeztu zuen Agirre, Txerloian.

Maialen Agirre Castillok (Zumarraga, 1996) Anaitasunan jokatuko du datorren denboraldian. Anaitasunak emakumeen lehen talderako egin duen lehen fitxaketa da Agirre.

C.D. Anaitasuna eta Maialen Agirre akordio batera iritsi dira, Zumarragako atezainak datorren denboraldian Anaitasunan joka dezan. Agirrek, Urolan eman zituen bere futbol ibilbideko lehen urteak, eta geroztik, Hernani futbol taldean eta Emakumezkoen Euskal Ligan goiko postuetan ibili ohi den Goierri Gorri taldean aritu da. Zumarragako 24 urteko gaztea, gorrixen atea indartzera dator. Ongi etorri Maialen!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide