Etxera bueltan da Jon Aranda

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2020ko eka. 21a, 08:41
Jon Aranda jokalaria eta Josu Juaristi zuzendaritzako kirol arduraduna. (Anaitasuna)

Anaitasuna futbol taldea eta Jon Aranda akordio batera iritsi dira, azkoitiarrak gizonen lehen taldean joka dezan datorren denboraldian.

Anaitasunan egin zituen futbol  ibilbideko lehen urteak, kadete mailan, eta Reala Bn jokatzera iritsi zen azkoitiarra. Orduz geroztik, Espainiako Hirugarren Mailako makina bat taldetatik igaro da.

Azken bi urteak Espainiako Bigarren B Mailan eman ditu; Durangon eta Arenasen jokatu du. Gainera, bere garaian, Espainiako Selekzioak atzelari azkoitiarra deitu zuen 17 urtez azpikoen mailan aritzeko. Ongi etorri, berriro, Jon!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide