Anaitasunak Aitor Barbarin fitxatu du

Erabiltzailearen aurpegia
Aitor Barbarin eta Josu Juaristi Zuzendaritzako kirol arduraduna, Txerloian.

Mutilen lehen talderako Anaitasuna futbol taldeak egin duen laugarren fitxaketa da zegamarrarena. Horrez gain, klubak jakinarazi du hil honen amaieran itxiko dela Futbol Eskolan izena emateko epea.

Anaitasuna futbol taldeak mutilen lehen taldeko laugarren fitxaketa egin du: Aitor Barbarin (Zegama, 1999). 

Barbarinek Antiguokon egin zituen kadete eta gazte mailako urteak, baina senior mailan Beasainera joan zen. Beasainen Espainiako Hirugarren Mailan urtebete egin zuen zegamarrak, baina azken bi denboraldiak Ordizian jokatu ditu. Barbarin eskuin hegaleko jokalaria da, eta taldearen defentsa zein erasoa indartzera dator.

Futbol Eskolako izen-ematea

Anaitasuna Futbol Eskolan izena emateko epea ekainaren 30ean amaituko da. Hurrengo denboraldira begira, gorrixek eskeinitako Futbol Eskolak antolakuntza egoki bat izan dezan, hil honen amaierara arte izango dute neska-mutilek izena emateko aukera. 

Izena emateko epea irekita dago 2009an, 2010ean eta 2011n jaiotako neskentzat eta 2010ean eta 2011n jaiotako mutilentzat. Ikusi zein den izen-ematea egiteko egin beharreko prozesua, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide