Batzar orokorra egingo den arren, Gorrixen Egune ez du ospatuko aurten Anaitasunak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2020ko eka. 11a, 15:56
Ekainaren 19an, ostirala, izango da batzarra Elkargunean.

Aurtengo Gorrixen Egune bertan behera uztea erabaki du Anaitasuna futbol taldeak. Hala ere, urtero egiten den Anaitasunaren Ohiko Batzar Orokorra ekainaren 19an, ostirala, izango da. Elkargunean jarri dute hitzordua, 19:00etan.

Anaitasunaren denboraldi amaierako batzar orokorra hurrengo astean egingo den arren, ekain amaierarako aurreikusita zegoen Gorrixen Egune, bertan behera geldituko da.

Ekainaren 19an, ostirala, izango da Anaitasunaren aurtengo Ohiko Batzar Orokorra. Batzarra Elkargunean izango da, 19:00etan, Herriko Plaza aretoan eta bertan denboraldi honetako eta datorreneko hainbat puntu izango dituzte aztergai Zuzendaritza Batzordeko kideek. Gaur egungo egoera kontuan izanda, Batzar Orokorrean ere, segurtasun neurri guztiak errespetatuko dira. Gauzak honela, maskaren erabilera derrigorrezkoa izango da eta horrelakorik izan ezean, antolakuntzak berak, aretoan jarriko ditu maskarak eskuragarri.  

Gorrixen Egune, bertan behera

Une ona bazen ere lortutakoak gogoz ospatzeko, Covid 19ak gure nahiak zapuztu ditu. Pandemia eta honek ekarri dituen neurriak medio, Anaitasunan jokatutako guztien omenez egiten den eguna bertan behera uztera behartuta ikusi gara. Hala eta guztiz ere, gure talde guztien esfortzua txalotzeko eta eskertzeko bestelako moduak bilatzeko lanetan jarraitzen dugu. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide