Markel Ilzarbe, Anaitasuna futbol taldearen hirugarren fitxaketa

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2020ko eka. 5a, 14:40
Josu Juaristi kirol arduradunak aurkeztu du Ilzarbe Txerloian.

Markel Ilzarbe Garciak (Bergara, 1990) Anaitasunan jokatuko du datorren denboraldian.

Anaitasuna futbol taldeak Markel Ilzarbe aurrelari bergararra fitxatu du. Ilzarbek Bergara futbol taldeko maila guztietatik igaro zen arren, etxetik kanpo egin zuen Hirugarren Mailako ibilbidea, Aretxabaletan eta Eibar B taldeetan, hain zuzen.

Eskuin aurrelariak gorrixen mutilen lehen taldearen erasoa indartuko du Espainiako Hirugarren Mailan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide