Unai Aranbarri Anaitasuna futbol taldera itzuli da

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2020ko eka. 2a, 11:37
Josu Juaristi Zuzendaritzako kirol arduradunak gaur aurkeztu du Unai Aranbarri Txerloian.

Unai Aranbarri Muruak (Azkoitia, 1993) Anaitasunan jokatuko du datorren denboraldian.

Anaitasuna futbol taldeak Unai Aranbarri erdilari azkoitiarra fitxatu du. Aranbarrik datorren denboraldian gizonezkoen lehen taldearekin Espainiako Hirugarren Mailan jokatuko du, beraz. Erdilari azkoitiarrak Anaitasunako maila guztiak pasatu zituen alebin mailan hasi eta lehen taldera iritsi zen arte.

Duela bi urte, Anaitasuna utzi eta Beasain talderako bidea hartu zuen gorrixen kapitaina zenak. Aranbarrik azken bi denboraldiak Beasainen egin dituen arren, datorren denboraldian berriz ere bere betiko taldean eta bere betiko alkandora gorriarekin arituko da azkoitiarra. Azkoitiarrak Txerloira itzultzeko erabakia hartu du, Anaitasuna defendatzeko eta orain arte ikasitako guztiarekin taldea sailkapenaren goikaldean kokatzeko. Ongi etorri berriro etxera Unai!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide