Mikel Ruiz atezain zarauztarra fitxatu du Anaitasunak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2020ko eka. 1a, 16:25
Josu Juaristi Zuzendaritzako kirol arduradunak Txerloian aurkeztu du Mikel Ruiz.

Mikel Ruiz Azkuek (Zarautz, 1995) Anaitasunako gizonen lehen taldean jokatuko du datorren denboraldian.

Anaitasuna futbol taldeak Mikel Ruiz atezain zarauztarra fitxatu du. Ruizek datorren denboraldian gizonekoen lehen taldean jokatuko du, beraz. Atezaina Zarautz futbol taldeak taldea guztietatik igaro zen, 2017-18 denboraldian Sestao River talde bizkaitarrera iritsi zen arte.

Bi denboraldi egin ditu zarauztarrak Sestaon; 2018-19 denboraldian lesionatu egin zen atezaina eta errekuperatze lanetan ibili da azken denboraldian. Sendatze prozesuaren ondoren, %100ean dator gorrixen mutilen lehen taldera. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide