Artetxek eta Zubizarretak Anaitasunako lehen taldeak zuzenduko dituzte datorren denboraldian

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2020ko mai. 20a, 11:56

Artetxek eta Zubizarretak mutilen zein nesken Anaitasunako lehen taldeak gidatuko dituzte datorren denboraldian ere. 

Xabier Artetxe eta Gorka Zubizarreta entrenatzaileen kontratua beste urtebete luzatzea erabaki du C.D. Anaitasunak. 

Artetxeren kasuan, kontratua denboraldi amaieran bukatzen zen, baina entrenatzaileak gizonezkoen lehen taldea gidatzen jarraitzeko erakutsi duen borondatearen ondorioz, eta klubak horrela erabakita, gizonezkoen lehen taldea zuzenduko du Hirugarren Mailan.

Azkenengoz Hirugarren Mailan egon gineneko 21. jardunaldian hartu zuen entrenatzaile kargua Artetxek, Txerloian, Alaves B taldearen aurka jokatutako partidan. Harrezkero, Anaitasunako gizonezkoen lehen taldea gidatzen dihardu azkoitiarrak. Aurtengo denboraldi berezi honetan, Ohorezko Mailako lehen postuan lortu dute eta gauzak horrela, Hirugarren Mailara itzuli da taldea Artetxe eta bere talde guztiaren eskutik.

Gorka Zubizarreta emakumezkoen lehen taldeko entrenatzailearen kontratua ere denboraldi amaieran bukatzen zen, baina entrenatzaileak emakumezkoen lehen taldea gidatzen jarraitzeko erakutsi duen borondatearen ondorioz, eta klubak horrela erabakita, Euskal Ligako nesken taldeko entrenatzailea izango da aurrerantzean ere azkoitiarra.

Aurtengoa bigarren denboraldia zuen Zubizarretak taldea gidatzen, eta nahiz eta denboraldia egoera berezi batean amaitu den, Euskal Ligako taldea hamaikagarren postuan geratu da, 27 punturekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide