Josi kolore gorriz etxeetako balkoiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2020ko mai. 9a, 16:10

Ezingo da azken igoeretan bezalako ospakizun festarik egin oraingoz, eta horregatik etxeetan ospatuko dugu igoera. 

Anaitasunak etxeetako balkoiak eta leihoak kolore gorriz josteko dei egin nahi die jarraitzaileei eta herritarrei. Jarri bufandak, zapiak, kamisetak zein kolore gorriko edozein gauza, eta ospa dezagun etxetik mutilen lehen taldearen Hirugarren Mailarako igoera. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide