2019/20 denboraldiko taldeen argazkiak, eskuragarri

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2020ko mai. 8a, 12:00
Euskal Ligako nesken taldea.

COVID-19aren krisialdiak 2019/20 denboraldiaren amaiera goiztiarra eragin badu ere, gaur, ikusgai jarri ditugu denboraldi berezi honetan gure taldeak izan direnen argazkiak.

Argazkiak eskuratzeko aukera luzatu nahi dizuegu, eta horretarako ondorengoa egitea beharrezkoa izango da:

Idatzi email bat clubdeportivoanaitasuna@gmail.com helbide elektronikora, eta idatzi bertan zein taldetako argazkia helaraztea nahiko zenuketen eta zein modutan (e-mailez, Whatsappez...)

Gustu handiz helaraziko di(zki)zuegu! 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide