Egoitz Arana atezaina fitxatu du Anaitasunak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2019ko aza. 7a, 13:16
Egoitz Arana da Anaitasunako gizonezkoen taldeko atezain berria.

Anaitasunak Egoitz Arana atezain zarauztarra fitxatu denboraldi amaierara bitartean. Arana Real Sociedad taldetik dator utzita.

C.D. Anaitasuna eta Egoitz Arana akordio batera iritsi dira, atezain zarauztarrak Anaitasunan utzita joka dezan denboraldia amaitu bitartean. 17 urteko atezainak Zarautz futbol taldean egin zuen haur mailako lehen urtea, eta ondoren, 2014-15 denboraldian Real Sociedad taldeak fitxatu zuen; talde donostiarrean jokatu ditu azken urteak. Iaz Euskal Selekzioak deitu zuen 19 urtez azpikoko taldearekin jokatzeko. Josu Juaristi Zuzendaritzako kirol arduradunak aurkeztu zuen atzo, asteazkena, jokalaria, eta ondoren lehen lan saioan parte hartu zuen taldekide berriekin.

Arana, ezkerrean, Josu Juaristik Zuzendaritzako kirol arduradunak lagunduta. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide