Mikel Muguruza, Anaitasunako mutilen laugarren fitxaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Mikel Muguruza eta Josu Juaristi.

Mikel Muguruzak (Zarautz, 1997) Anaitasunan jokatuko du hurrengo denboraldian.

C.D. Anaitasuna eta Muguruza akordio batera iritsi dira, azken honek datorren denboraldian Anaitasunan joka dezan. Zarauztarrak, taldearen aurreko lerroa indartuko du bi hegaletatik. Muguruzak, Eibarren eman zituen jubeniletako urteak, ondoren Zarautzera itzuli zen, eta handik Getariako Ketara. Azken talde horretatik zuzenean etorri da Mikel Muguruza 2019-20 denboraldia gurean egin dezan. Ongi etorri, Mikel!

Josu Juaristi Zuzendaritzako kirol arduradunak astelehenean aurkeztu zuen Muguruza Txerloian. Aurkezpenaren ostean, bere taldekide berriekin batera burutu zuen aurre-denboraldia prestatzeko lehen lan saioa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide