Julen Iriarte Anaitasunara bueltan da

Erabiltzailearen aurpegia
Iriarte, ezkerrean; Juaristi, eskuinean.

Julen Iriarte Villanuevak (Azkoitia, 1991) Anaitasunan jokatuko du datorren denboraldian.

C.D. Anaitasuna eta Iriarte akordio batera iritsi dira, azken honek datorren denboraldian Anaitasunan joka dezan. Azkoitiarrak taldearen aurreko lerroa indartuko du. Duela bi urte, Azkoitian egin zuen denboraldia, taldea Hirugarren Mailan zegoela. Azken urtean Beasainen aritu da Iriarte, baina aurrez Eibar, Laudio, Logroñes, Mallorca B, Real Union eta Zamudio taldeetan jokatu du aurrelari azkoitiarrak. Orain, Anaitasunara itzuli da Iriarte, 2019-2020 denboraldia gurean egin dezan. Ongi etorri, Julen!

Josu Juaristi Zuzendaritzako kirol arduradunak gaur aurkeztu du Julen Iriarte Txerloian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide