Oihane Ucinek Anaitasunan jokatuko du

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2019ko uzt. 16a, 07:38
Ucin, erdian, Zubizarretak eta Orbeak lagunduta.

Oihane Ucin Iriartek (Azkoitia, 1997) Anaitasunan jokatuko du hurrengo denboraldian.

C.D. Anaitasuna eta Ucin akordio batera iritsi dira, azken honek datorren denboraldian Anaitasunan joka dezan. Aurrelari azkoitiarrak, Anaitasunako maila guztiak igaro ostean, bi denboraldiz Zestoan jokatu zuen. Zestoatik, Anaitasunara itzuli zen eta hemendik jo zuen Zarautzerako jauzia. Azken hiru urteak igaro ditu kostaldeko taldean Ucinek, baina azkenean etxera itzultzea erabaki du. Ongi etorri!

Ibon Orbeak eta Gorka Zubizarretak aurkeztu dute Ucin Txerloian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide