Anaitasunaren batzar orokorra, asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2019ko eka. 25a, 09:08

Ekainaren 26an, asteazkena, izango da Anaitasunaren aurtengo Ohiko Batzar Orokorra. Batzarra Elkargunean izango da, 19:00etan.

Denboraldi honetako eta datorreneko hainbat puntu izango dituzte aztergai Zuzendaritza Batzordeko kideek. Denboraldiko laburpena ere egingo dute batzarrean. Klubaren arlo ekonomikoa, antolakuntza arloa eta arlorik garrantzitsuena, kirol arloa, aztertuko dituzte bazkide eta gurasoen aurrean. 2019-20 denboraldirako helburuak eta ikuspegi orokorrak ere azalduko dituzte. Bazkideei eta bazkide ez direnei batzarrera bertaratzeko eskatu nahi die klubak.

Gorrixen Egune, zapatuan

Anaitasunan jokatutako guztien omenez eta aurten lortutako balentriak eskaintzeko, meza egingo da hasteko 12:00etan, parrokian. Behin meza amaituta, 14:30ean, bazkaria izango da Joseba Jatetxean. Bazkaria amaitutakoan, berriz, urteroko sari banaketa egingo da: talde bakoitzean gol gehien sartu dituen jokalaria eta denboraldian zehar gehien nabarmendu den jokalaria sarituko ditu klubak. Urtero bezala, omenaldientzat eta bestelako momentu alaientzat ere izango da tartea bazkalostean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide