Kopa ibilbidea hasiko dute zapatuan neskek

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2019ko mai. 16a, 09:24

Datorren zapatuan, maiatzak 18, hasiko dute Euskal Ligako neskek Kopako ibilbidea.

Leioako Sarriena zelaian hasiko dute Euskal Ligako neskek Kopako final zortzirenetako kanporaketa. Zapatuan, 15:30ean, jokatuko dute lehia gure neskek, Leioako Emakumeak taldearen aurka. Aurrera eginez gero Derio-Eibar kanporaketako irabazlearen aurka jokatuko dute gure neskek hurrengo asteburuan, Txerloian.

Irakurri gehiago.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide