Anaitasunako neskek Kopa jokatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2019ko mai. 2a, 21:35

Euskal Ligako neskek XXIV. Euskal Federazio Kopa jokatuko dute. Atzo, osteguna, egin zuten Kopako kanporaketen zozketa, eta Anaitasunako neskek Leioako Emakumeak taldearen aurka jokatu beharko dute Sarriena zelaian.

Maiatzaren 18an edo 19an jokatuko dute gure neskek Leioako Emakumeak taldearen aurkako Kopako partida, Sarriena futbol zelaian. Final zortzirenetan hasiko dute txapelketa gure neskek. Kanporaketa partida bakarrera jokatu dute Kopa gorrixek, eta aurrera eginez gero, Derio-Eibar kanporaketako irabazlearen aurka jokatu beharko dute. Balizko finala ekainaran 15ean jokatuko da, Laudioko (Bizkaia) Ellakuri zelaian.

Irakurri gehiago Kopako kanporaketa fasea ezagutzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide