Lagunartekoa mutilek, ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2019ko api. 23a, 16:52
Denbiraldia amaitzeko lau neurketa falta dituzte mutilek.

Mutilek lagunarteko partida jokatuko dute datorren ostegunean, Txerloian.

Anaitasunako mutilek denboraldiko azken txanpa prestatzen jarraitu nahi dute. Ohorezko Mailako mutilei lau neurketa besterik ez zaizkie gelditzen denboraldia amaitzeko, eta azken fase gogorra prestatzeko lagunarteko partida jokatuko dute Txerloian Ohorezko eta Preferente mailako mutilek osatututako taldeak. 19:00etatik aurrera, Añorga KKE taldearen aurka neurtuko ditu indarrak Anaitasunak. Neurketa irekia da, eta sarrera doan izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide