Korrika txikia Txerloian

Erabiltzailearen aurpegia

Anaitasunaren Ohorezko Mailako mutilen eta Deusto Donostia taldearen arteko neurketaren atsedenaldian Korrika txikia egin dute dozenaka lagunek.

Korrikaren aldeko eguna egin dute Txerloian. Anaitasunak eta Azkoitiko Korrika Batzordeak elkarlanean antolatuta, Korrika txikia egin du hainbat lagunek. Segidan, gainera, mezua irakurri dute lekuko eramaleek. Errifaren bitartez 600 euro bildu dira, eta zaleek egindako ekarpen hori dohaintzan eman dio Anaitasunak Azkoitiko Korrika Batzordeari.

Hona hemen irakurri zuten mezua:

Klika egitea aukera bat hartzea da, euskara aukeratzea.

Klika egitea da euskara ikastea, erabiltzea, gozatzea...Euskaraz jolastea, dantzatzea, salto egitea, futbolean, sokasaltoan,harrapaketan aritzea...

Klika zuen etorkizunari, kulturari, hizkuntzari. Egin klik begiak ondo irekita. Hartu arnasa sakon, euskal ingurumenari begiratu, eta klik egin bizitzeko, aske izateko. Egin klik, ikimilikiliklik!!!

Zuek hartu duzue euskaraz bizitzeko erabakia/ aukera; euskara mundiala / unibertsala bihurtuko dugu! Euskararen garaian gaude, orain da unea; etorri euskarara, aktibatu, erabakiak hartu, klik egin, euskaraz egin.

(Argazkiak: Maialen Arzalluz)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide