Neskak, etenik gabe

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2019ko ots. 17a, 10:11
Oiartzun KE 1
Anaitasuna CD 2

Nesken bosgarren garaipena lortu dute jarraian. Partida ona burutu ez duten arren, sufrituta hiru puntu lortzeko gai izan dira gorrixek, Oiartzunen.

Ez dute bolada ona eteterik nahi Euskal Ligako neskek. Oiartzunen aurka balio handiko beste garaipen bat lortu zuen Gorka Zubizarretak zuzentzen duen taldeak. Lehen zatian baloi gehiago izan zuen Anaitasunak, baina atsedenaldira banako emaitzarekin iritsi zen neurketa. Bigarren zatian oiartzuarrak nagusitu ziren berdegunean. Anaitasuna uneoro bere zelaian sartuta izan zuen etxeko taldeak. Ainhoa Galarragaren golak, ordea, garaipena eman zion taldeari. Bost dira Euskal Ligako neskek jarraian lortutako garaipenak. Ez da marka makala.

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide