Laugarrena jarraian!

Erabiltzailearen aurpegia
Anaitasuna CD 4
Derio CD 3

Bigarren zatian esnatu zen taldea, eta neurketa iraultzea lortu zuten gorrixek Maiderren eta Ainhoaren golei esker.

Neskek laugarren garaipena lortu dute erreskan. Aurrera Vitoriaren aurka jasotako jipoiak esnatu ditu gorrixek, eta Mariño, Elorrio, Goierri Gorri eta Derio gainditu dituzte azken lau asteetan. Eguraldiak markatutako neurketa jokatu zuten neskek Derioren aurka. Aste guztian bezala, zapatuan ere eurite handiak egin zituen eta ur asko pilatu zen Txerloiako berdegunean; txingor ekaitz baten ondoren neurketa etenda ere izan zen minutu batzuetan. Atsedenaldira atzetik iritsi ziren gure neskak, baina bigarren zatian suspertu egin zen taldea eta neurketa iraultzeko gai izan zen.

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide