Andramaixek 2018

Beasain garaile XXII. Andra Mari Sarian

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2018ko abu. 12a, 15:17
Angel Martin zinegotzia, Beasaingo kapitaina eta IƱigo Arzalluz.

Lehen zatian Anaitasuna gehiago landutako Beasain estu hartzeko izan bada ere, bigarren zatian goitik behera nagusitu dira beasaindarrak

Anaitasunak denboraldi-aurreko lehen lagunartekoa jokatu zuen atzo, igandea, Beasainen aurka. Xabier Sagarzazuren omenezko XXII. Andra Mari Saria jokatu zuten gorrixek beasaindarren aurka, eta bisitariek irabazi zuten garaikurra huts eta lauko emaitza argiarekin. Lehen zatian Anaitasunak gauza politak erakutsi zituen aste gehiago lanean den Beasainen aurrean, baina bigarren zatian bisitariek menpean hartu zituzten gureak.

Atsedenaldira huts eta bateko emaitzarekin joan ziren bisitariak; gola eskuin hegaletik egindako jokaldi baten ostean iritsi zen beasaindarrentzat. Anaitasuna, une batzuetan, Beasain baino hobeto jarrita egon zen zelaian, baina atsedenaldira iritsi aurretik taldeak nekea nabaritu zuen. Jokoan eragina izan zuen gureen beherakadak.

Jarraitu kronika irakurtzen eta ikusi argazkiak, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide