Gizonezkoen lehen taldeko entrenatzaile taldea zehaztuta

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2018ko abu. 10a, 11:57
Mikel Astigarraga, Xabier Artetxe, Iraitz Korta eta Josu Osa.

Iazko entrenatzaile taldeak aldaketak izango ditu aurten. Iker Epelde Txorrotek eta Ion Etxeberriak ez dute jarraituko Anaitasunan. Hori horrela, Iraitz Kortak bigarren entrenatzaile lanak beteko ditu Ohorezko Mailako taldean. Korta Anaitasunako harrobiko taldeak entrenatzetik dator. Prestatzaile fisiko lanetan, berriz, Josu Osa zumaiarra arituko da. Osa Lagun Onak taldean aritu da, besteak beste.

 

C.D. Anaitasunak, eskerrak eman nahi dizkie Iker Epelderi eta Ion Etxeberriari Anaitasunan egon diren artean erakutsitako profesionaltasunagatik, izan duten jarreragatik eta klubarekiko izan duten konpromisoagatik. Zorte on etorkizunean, bikote!

Gizonen taldeak ezagutu du egutegia

Gipuzkoako Futbol Federazioak gaur goizean egin du 2018-19 denboraldiko Ohorezko Mailako eta Gorengoen Mailako taldeen egutegi zozketa. Gizonekoen lehen taldeak etxean hasiko du denboraldia irailak 8-9 asteburuan, Ohorezko Mailara igo berri den Alerru taldearen aurka. Urtea ixteko mailara igo berri den beste talde bat izango dute aurrean, Eibar taldea.

Ikusi gizonezkoen lehen taldeko egutegia, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide