Ohorezko Mailako taldearen lehen lan saioa

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2018ko abu. 3a, 08:43

Ohorezko Mailako taldea gaur arratsaldean itzuli da lanera. Jokalariek Pedro Urdapilleta presidentearen eskutik jaso dute lehen hitzaldia Txerloian, eta ondoren, Xabier Artetxeren talde teknikoak entrenamenduaren inguruko azalpenak eman ditu aldagelan. Handik San Juan futbol zelaira abiatu dira urteko lehen izerdiak botatzeko.

 

Jokalari guztiak ez dira izan lehen entrenamenduan. Denboraldi-aurrea jubenil mailatik eta Erregional Preferente mailatik igotako  jokalari gazteekin osatu du gaur taldeak. Mutilak «gogotsu» dira azken urteetako denboraldiak errepikatu eta Gipuzkoako onenekin batera ibiltzeko.

Lehen lan saioko argazki guztiak, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide