Gorka Zubizarreta da Anaitasunako nesken lehen taldeko entrenatzaile berria

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2018ko uzt. 24a, 07:50
Ibon Orbea koordinatzailea, Andoni Elduaien, Gorka Zubizarreta eta Pedro Urdapilleta presidentea.

Gorka Zubizarreta (Azkoitia, 1994) izango da Anaitasunako nesken lehen taldeko entrenatzaile berria datorren denboraldian. Pedro Urdapilleta presidenteak eta Ibon Orbea nesken kirol koordinatzaileak atzo arratsaldean aurkeztu zuten Zubizarreta Andoni Elduaien bere laguntzailearekin batera.

 

Gorka Zubizarreta izango da 2018-19 denboraldian Emakumezkoen Euskal Ligako taldearen lehen entrenatzailea. Hainbat urtez mutilen taldeak zuzendu ostean, iaz Ohorezko Kadete Neskei laguntzen ibili zen Zubizarreta. Bigarren entrenatzailea, berriz, Andoni Elduaien izango da. Elduaien infantil mailan ibili da mutilekin azken bi urteetan. Anaitasunako nesken lehen taldea pasa den astean hasi zen lan saioekin, baina bi entrenatzaileek gaur zuzendu dute elkarrekin lehen entrenamendua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide