Mailaz igo dira 1go Erregionalak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2018ko eka. 25a, 13:45

1go Erregional mailako taldea Preferente mailara igo da. Hirugarren Mailatik Bigarren B mailara igotzeko borrokan zen Cultural Durangok kanporaketa gainditzea lortu du, eta ondorioz mailaz igoko dira durangarrak. Igoera horrek sortutako kateari jarraituz, hainbat taldek mailaz igotzea lortu dute; tartean da Anaitasunaren 1go Erregional mailako taldea.

 

Cultural Durango taldeak huts eta bat irabazi zuen joan den astean San Fernando talde kanariarraren aurka, eta gaur Durangon emaitza bera errepikatuta, mailaz igo da Durangoko taldea. Igoera horrek kate bat sortu du, izan ere, Ordizia Hirugarren Mailara igo da Gipuzkoako Ohorezko Mailatik, hutsune hori Elgoibarrek beteko du, eta Elgoibarrek Preferente mailan utzitako zuloa Anaitasunak beteko du.

Seguraren aurka Beasaingo Loinatz zelaian jokatu zuten German Zabaleta, Iker Larrar eta Kaiet Arceren mutilek play off partida, eta neurketa hura bost eta bi irabazi zutenez, gaur arte itxaropenarekin egoteko txartela irabazi zuten gorrixek. Aste batzuk beranduago bada ere, lortu da igoera. Klubetik zorionak eman nahi dizkiegu 1go Erregional taldeko jokalariei, teknikoei eta nola ez Cultural Durangori, Ordiziari eta Elgoibarri. Ondo ospatu eta zorte on!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide