Zaila bada, ez da ezinezkoa

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2018ko api. 17a, 10:36

Zaila bada, ez da ezinezkoa. Zaila bada, badago lortzea. Nork esan du ez dagoela lortzerik? Zapatuan klubak Bazkidearen Eguna egingo du, eta bazkide bakoitzak bi lagun gonbidatu ahalko ditu Txerloira Anaitasuna eta Cultural Durango taldeen artekoa zuzenean jarraitzera.

 

Hirugarren Maila azken txanpan murgilduta dago. Lau jardunaldi, lau final gelditzen zaizkio Hirugarren Mailako taldeari, eta gaur egun zazpi puntura dute mailari eusteko aurkari zuzenena, Bermeo. Azken bi asteetako kapitulu beltzak alde batera utzita, gorrixek tunelaren amaieran dagoen argira hurbildu nahi dute, ilunpetan gelditu gabe. Aste honetan sailkapeneko liderra jasoko dute Txerloian —zapatua, 17:00—, eta durangarrei irabazi eta mailari eusteko borrokan bizirik jarraitu nahi dute. Erronka zaila da, baina ez ezinezkoa.

Jarraitu albistea irakurtzen, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide