Txerloiak itxura berria du!

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2018ko ots. 16a, 19:55
Txerloiako harmailetako itxura berria.

Udalak azken asteetan Txerloian hainbat lan burutu ditu, eta honako hau da Txerloia zaharberrituaren itxura:

 

Hasteko, garbiketa eta pintaketa lanak egin dira Txerloian. Harmailetako barandak gorri-urdinez margotu dira, bi koloreak txandakatuz. Harmailetako horma konpondu eta gero, zuriz margoztu dute, eta sarreretako ateak ere gorri-urdinez margotu dituzte. Txerloia benetan zoragarri jantzi duena, baina, harmailetako banakako aulkien kokapena izan da; gorri-urdin koloreko aulkiak jarri dira beheko hiru lerroak urdinez, Anaitasunaren urdin koloreko galtzak irudikatuz, eta goiko bost lerroak gorriz, Anaitasunaren kamiseta gorria irudikatuz. Guztira 708 banakako aulki jarri dira.

Jarraitu albistea irakurtzen eta zelaiaren irudirik onenak ikusten, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide