Egungo Zuzendaritza Batzordeak lau urteko agintaldia bete du

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2018ko ots. 6a, 20:30

Pedro Urdapilleta presidente duen Zuzendaritza Batzordeak lau urteko agintaldia bete du, eta Zuzendaritza Batzorde berria osatzeko deialdia ireki du.

Zuzendaritza Batzordearen kargua hartzeko asmoa duen talderik, edota horretarako intentziorik duen inor baldin badago, gaur egungo Zuzendaritza Batzordeko presidentea den Pedro Urdapilleta presidentearekin jarri beharko du kontaktuan, 605 77 57 94 telefono zenbakira deituta. Zuzendaritza Batzordearen inguruko azken erabakia uda hasieran hartuko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide