maxixatzen.eus

Kromo-bilduma eta kromoak salgai

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Anaitasunak atzo aurkeztu zuen 2017-18 denboraldiko kromo-bilduma. Juaristi enpresan aurkeztu zuten bilduma Pedro Urdapilleta Anaitasunako presidenteak, Asier Gogorza Juaristi enpresako gerenteak, Eneko Ibarretxe Kromobileko arduradunak eta Unai Aranbarri eta Maider Badiola Anaitasunako lehen taldeetako kapitainek.

 

Pedro Urdapilleta Anaitasunako presidenteak hartu zuen hitza aurkezpenarekin hasteko. «Klubaren izenean eskerrak eman nahi dizkiegu Kromo-Bil etxeari eta Juaristi enpresari eman diguten babes guztiagatik. Nahiz eta klubari laguntzeko beste modu bat den, kromo-bilduma jarraitzaile, jokalari eta gurasoen artean etorkizunerako oroigarri polit bat izatea nahi dugu. Sozialki, Anaitasunaren inguruan ilusioa sortzea nahi dugu, eta helburua ahalik eta album gehien osatzea da; oso garrantzitsua da hori klubarentzat», azpimarratu zuen Urdapilletak.

Jarraitu albistea irakurtzen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa