'Argazkia Gorrixekin' ekimena egingo du Anaitasunak Sestao Riverren aurkako partidan

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2017ko aza. 13a, 14:58

Datorren zapatuan, Sestao River talde historikoaren aurkako partidan, Argazkia Gorrixekin ekimena errepikatuko du klubak. 3 eta 12 urte bitarteko neskek eta mutilek Hirugarren Mailako jokalariei eskua emanda zelaira irteteko aukera izango dute.

 

Jokalariek neurketa hasi aurretik dituzten ohiturak bertatik bertara jarraitzeko aukera izango dute bigarren aldiz herriko txikienek. Sestao Riverren aurkako partida, zapatuan, 17:00etan izango da. Partida horretarako izena emateko epea irekita dago jada.

Izena emateko zer egin behar den jakiteko, sartu ondorengo loturan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide