Anaitasunak ezustekoa eman du Ibaian (1-2)

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2017ko ira. 3a, 17:32
Alaves B 1
Anaitasuna CD 2

Gure mutilek hiru puntu batu dituzte Ibaian, pasa den denboraldiko txapeldunaren etxean, Izagirrek eta Anderrek lortutako golei esker

Hirugarren Mailako taldeak hiru puntu batu ditu arerio zail baten aurrean. Izagirrek bosgarren minutuan korner jokaldian lortu du gola, eta gureek lehen zatia amaitu aurretik aukera gehiago izan badituzte ere, huts eta batekoarekin joan dira aldageletara. Bigarren zatian, Alaves erritmo eta intentsitate gehiagorekin zelairatu da berdegunera. Anderrek huts eta bikoa egin du talde jokaldi bikain bati amaiera perfektua emanez. Azken minutuetan Alavesek azken saiakera egin du, eta eskuetan izan dute azken minutuetan berdinketa.

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide